Nola funtzionatzen du?

Elkarreragingarritasun-nodo batek bitartekotza berean hartzen du bai igorle-rola (errekeritzaileari begira) bai errekeritzaile-rola (igorleari begira). Hortaz, nahitaez hartu beharko ditu bi rolei esleitutako funtzioak.

 

NISAEren funtzionaltasun guztiak aplikazio bakar batean integratuta daude. Aplikazioak kudeaketa partekatua ahalbidetzen du eta modulu hauetan zatitzen da:

  • Erabiltzaileen kudeaketa.
  • Zerbitzuen kudeaketa.
  • Baimenen kudeaketa.
  • Alerta-sistema.
  • Eskuzko bitartekotza.
  • Bitartekotza automatikoa.
  • Auditoria.
     

 

 Horiek horrela, agente bakoitzak kasuan-kasuan betetzen duen funtzioaren araberako rol-eredu bat inplementatzeko moduan diseinatu da nodoa. Konbinazio ugari daude. Gehienetan erakunde errekeritzaileak eta lagapen-hartzaileak ez dira berberak izango, baina litekeena da, halaber, erakunde bat zerbitzu baten errekeritzailea eta haren igorlea ere izatea. Nodoaren administratzaileek eginkizun erabakigarria betetzen dute antolaketan, baimenen administrazioan eta nodoaren arintasunean.

NISAEk kontsumo guztiak egingo ditu, bai eskuzko bitartekotzaren bidez bai bitartekotza automatikoaren bitartez, nodoan bertan argitaratutako zerbitzu guztien gainean, eta EuskalSarearen bitartez izango du sarbidea, EAEko erakunde publiko guztien eta ingurune seguruan erakusgai jarritako zerbitzuen arteko konektagarritasuna ziurtatzeko. Horri esker, egun dauden sistemak eta plataformak berrerabiltzeko filosofiari eusten zaio.