Zer da?
NISAE da paperezko ziurtagirien ordezko datu-trukea praktikan antolatzeaz eta inplementatzeaz arduratzen den nodoa, euskal Administrazio Publikoen arteko trukea eta horien eta estatuko gainerako administrazioen artekoa —batez ere Estatuko Administrazio Orokorrarekin— gauzatzen duena, sinergiak batuta.
Hori kontuan izanik, garrantzi handikoa zen eredua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen egiturara, idiosinkrasiara eta kulturara egokitzea. Horrexegatik, bertan parte hartzen duten erakunde-agente guztien artean adostu dute eredua eta Izenpe hautatu dute nodoaren ardatz izateko agentearen eginkizuna betetzeko.
NISAEk funtzio hauek betetzen ditu:
- Lagapen-hartzaileak eta errekeritzaileak lagatzaile bakoitzak ezarritako baldintzen arabera kudeatzea.
- Dagozkien mekanismoen bitartez trukatutako informazioaren konfidentzialtasuna eta osotasuna ziurtatzea.
- Plataformari buruzko dokumentazio guztia biltzen duen web-atari informatiboa mantentzea.
- Sistema 24x7 funtzionamenduan mantentzea.
- Erakundeei laguntza ematea eta izandako komunikazio eta gorabehera guztiak kudeatzea, horretarako errekeritzaile eta igorleekin lankidetzan jardunez.
- Erabiltzaile eta integratzaileentzako arreta-zentroa mantentzea. Sistemari buruzko gorabehera guztiak bideratuko ditu eta harekin harremanetan jartzeko datuen berri emango du.
- Plataformaren jarduerari eta erabilerari buruzko txostenak egitea, erakunde bakoitzetik egindako kontsultak eta hari zuzendutakoak kontuan hartuta.
- Sistemak eboluzionatzea eta mantentzea, datuen segurtasuna eta pribatutasuna araudi aplikagarriaren arabera bermatuta.
- Auditoria-lanetan laguntzea igorleak edo lagatzaileak hala eskatu eta definitzen duen guztietan. Horretarako, adostutako trazabilitate- eta estatistika-datuak gordeko ditu eta, behar denean, horietarako sarbidea eskainiko du.