Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera Aldika Kontsultatzeko Zerbitzua (LANBIDE)

Gako-hitzak

Xehetasunak

Aukera ematen du kontsultatzeko ea pertsona bat Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (BGDS) prestazio edo haurrentzako laguntzaren osagarri (HLO) baten titular zen edo horien hartzaile izandako bizikidetza-unitate bateko kide zen parametroaren arabera adierazitako kontsulta-datan.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: Zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

1. /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion.

+

2. FechaConsultaDesde, /DatosEspecificos/Consulta/DatosConsulta/ nodoaren barruan

                                     +

3. FechaConsultaHasta, /DatosEspecificos/Consulta/DatosConsulta/ nodoaren barruan

 

 

Jarraian, Consulta nodoaren barneko eremuak zehazten dira:

-        DatosConsulta:

o   FechaConsultaDesde: Lanbidek kudeatutako BGDS eta/edo HLO laguntzaren hartzaile edo bizikidetza-unitateko kide ote zen zer datatatik aurrera kontsultatu nahi den. Formatua UUUU-HH-EE. Nahitaezkoa.

o   FechaConsultaHasta: Lanbidek kudeatutako BGDS eta/edo HLO laguntzaren hartzaile edo bizikidetza-unitateko kide ote zen zer datatara arte kontsultatu nahi den. Formatua UUUU-HH-EE. Nahitaezkoa.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

-        DatosConsulta:

o   FechaConsultaDesde: Lanbidek kudeatutako BGDS eta/edo HLO laguntzaren hartzaile edo bizikidetza-unitateko kide ote zen jakiteko kontsulta zer datatatik aurrera egin den. Formatua UUUU-HH-EE. Nahitaezkoa.

o   FechaConsultaHasta: Lanbidek kudeatutako BGDS eta/edo HLO laguntzaren hartzaile edo bizikidetza-unitateko kide zen jakiteko kontsulta zer datatara arte egin den. Formatua UUUU-HH-EE. Nahitaezkoa.

-        EstadoResultado:

o   Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira DSBE Aldika Kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

S

Datuak topatu dira.

Pertsona bat topatu da adierazitako bilaketa-parametroekin.

N

Ez da daturik topatu.

Adierazitako bilaketa-parametroekin ez da inor aurkitu.

1. taula. DSBE Aldika kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.