Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra - Azken bost urtetan jasotako Lan-Bizitzaren kontsulta
Xehetasunak
Herritar baten azken bost urteetako lan-bizitza kontsultatzeko aukera ematen du. Azken bost urteen barruan, kontsulta daitekeen gehieneko denbora-tartea urtebetekoa izango da.
Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zer xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Kontsulta egingo zaion pertsona titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion
+
/DatosEspecificos/Consulta nodoko FechaDesde eta FechaHasta
Jarraian, Consulta nodoaren barneko eremuak zehazten dira:
- Consulta:
- FechaDesde: kontsulta zer datatik aurrera egin behar den (Nahitaezkoa). Formatua UUUU-HH-EE
- Ezin du 5 urte baino gutxiago izan
- Ezin du FechaHasta eremuko balioaren berdina izan
- Ezin du FechaHasta eremuko balioa baino geroagokoa izan
- Ezin du etorkizuneko data bat izan (Nahitaezkoa)
- FechaHasta: kontsulta zer datara arte egin behar den (Nahitaezkoa). Formatua UUUU-HH-EE
- Ezin du urtebeteko aldea baino gehiago izan FechaDesde eremuko balioarekiko
- Ezin du FechaDesde eremuko balioaren berdina izan
- Ezin du FechaDesde eremuko balioa baino lehenagokoa izan
- Ezin du etorkizuneko data bat izan
- FechaDesde: kontsulta zer datatik aurrera egin behar den (Nahitaezkoa). Formatua UUUU-HH-EE
Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.
Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorren den data.
- EstadoResultado:.
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
- MotivosError: errorearen zergatiak. Aukerakoa.
Azken Bost Urteetako Lan Bizitzaren Kontsulta zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira taulan (1.taula).
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
0000 |
Eragiketa zuzena |
0001 |
Nortasun-agiria ez da existitzen |
0002 |
Nortasun-agiria bikoiztuta dago Gizarte Segurantzako datu-basean |
0005 |
Lan-bizitzak egoera gehiegi ditu, mugatu bilaketaren parametroak |
- taula. Azken Bost Urteetako Lan Bizitzaren Kontsulta zerbitzuak itzulitako egoeren kodeak.
Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.