Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra - Gizarte Segurantzan datan altaz emanda egotearen kontsulta
Xehetasunak
Pertsona fisiko batek Gizarte Segurantzan data jakin batean alta eginda duen egiaztatzea ahalbidetzen du.
Baldintza: errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/IFZ/Pasaportea) + Documentacion
Datu espezifikoak
FECHA: egoera kontsultatzeko data adierazten du. Nahitaezkoa. EEHHUUUU formatua.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: erantzunaren egoera-kodea. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian data jakin batean alta kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
0001 |
Lanerako alta-egoeran data horretan. |
0002 |
Ez dago lanerako alta-egoeran data horretan. |
0003 |
PFI hori ez da zuzena. |
0004 |
PFI hori ez dago Gizarte Segurantzaren datu-basean. |
0005 |
PFI hori bikoiztuta dago Gizarte Segurantzaren datu-basean. |
0006 |
Eskaera-dataren formatua ez da zuzena. |
- taula. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian data jakin batean alta kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
I*nformazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.