Trafikoko Zuzendaritza Nagusia - Ibilgailu baten ingurumen-etiketaren kontsulta

Gako-hitzak

Xehetasunak

Kontsultatutako ibilgailuaren ingurumen-bereizgarriaren datuak xehatzen ditu

Datu hauek itzuliko dira:

  • Ingurumen-bereizgarria.
  • Alta-data.

Alta-data EZ DATOR BAT ingurumen-bereizgarria lortutako datarekin; sisteman alta emandako data da. Datuak gutxi gorabehera astero eguneratzen dira, beraz, gerta daiteke bereizgarriaren esleipen-dataren eta itzulitako dataren artean alderen bat izatea.

Ibilgailuari dagokion azken bereizgarria itzuliko da; beraz, hura aldatuz gero, unean indarrean dena lortuko da.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

1. Matrícula (nodo honen barruan: DatosEspecificos/Consulta/DatosConsulta/).

kontsulta zer matrikula zenbakiren arabera egingo den. Probintziako letra aldatu zitzaien matrikula zaharren kasuan, bi letren kontsulta onartuko da. Nahitaezkoa.


/DatosGenericos/Titular/ nodoko mota, dokumentu-zenbakia eta izen-abizenak jakinarazi arren, Ibilgailuen Ingurumen Bereizgarriaren Kontsulta zerbitzuak ez ditu kontuan hartuko datu horiek bilaketarako, eta erantzunean ere ez ditu itzuliko. Jakinaraziz gero, zerbitzuaren trazabilitaterako informazio gisa soilik gordeko dira.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
    • Matrikula: Kontsulta zer matrikularako egin den.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira ibilgailuen Ingurumen Bereizgarria kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0

Datuak topatu dira.

kontsulta egin zaion ibilgailurako datuak aurkitu diren informatuko da.

1

Ez da topatu kontsulta egin zaion ibilgailua.

Kontsultatutako matrikula topatu ez denean itzultzen da.

  1. taula. Ibilgailuen Ingurumen Bereizgarria kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.