Foru-ogasunak - Ondare-mailaren kontsulta

Gako-hitzak

Xehetasunak

Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:

  1.  Errenta-maila kontsultatzeko zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak) buruzko informazioa biltzen du. Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik lortuko da, edo, aurkeztu ez badu, hirugarrenek IFZ bati buruz aitortu dituzten errenta-egozpenetatik.
  2.  Ondare-maila kontsultatzeko zerbitzua: pertsona baten titulartasunekoak diren ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Ondorengo bi zerbitzuekin osatzen da.
  3.  Kontuak kontsultatzeko zerbitzua: pertsona baten titulartasunekoak diren finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, baita horietan dauden saldoen zenbatekoa ere.
  4.  Ondasun higiezinak kontsultatzeko zerbitzua: pertsona baten titulartasunekoak diren EAEko zein lurralde erkideko hiri- eta landa-ondasun higiezinei buruzko informazio xehatua biltzen du.

 

Ondareari buruzko informazio hau ematen da:

(*) Hala badagokio, kontuak kontsultatzeko zerbitzuaren eta ondasun higiezinak kontsultatzeko zerbitzuaren informazioarekin osatuko da

 

1.    ONDAREAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENA AURKEZTU BADU NAHIZ AURKEZTU EZ BADU

 

  • Baloreak eta errentak
    • Akzioak
    • Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzea
    • Funtsak
    • Bizi-aseguruak
    • Aldi baterako errentak edo biziarteko errentak

Kontsultatutako IFZren titulartasunekoa den ondarea:

A+B+C+D+E gakoetako guztizko zenbatekoak

<pInformazio gehigarria:

  • Sozietateetako partaidetzak
  • Alta EJZn: BAI/EZ
  • Ibilgailu kopurua
  • Ontzi kopurua
  • Aireontzi kopurua

 

2.     ZERGADUNAK ONDAREAREN GAINEKO ZERGAREN AITORPENA AURKEZTU BADU

 

Gainera, honako informazio hau emango da:

 

  • Aitorpenean jasotako ondasun eta eskubideen guztizko zenbatekoa
  • Zerga-oinarria

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Titular nodoko TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu)

 

Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren ondarearen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.

Ejercicio: ondarearen datuak zein ekitalditarako kontsultatu nahi diren (UUUU). Preskribatu gabeko azken 5 ekitaldietara mugatua. Nahitaezkoa.

 

  

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • DatosConsulta:
    • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
    • ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU).

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira ondare-maila kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

1

Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da.

2

Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da.

3

NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean.

Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean.

  1. taula. Ondare-mailari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.