Eusko Jaurlaritza - Euskal Autonomia Erkidegoko Babesletzaren aurrean onura publikokotzat hartutako elkarteek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duten ala ez egiaztatzeko kontsulta-zerbitzua.

Gako-hitzak

Xehetasunak

Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzen dituzten organoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea emateaz arduratzen diren foru-administrazioei aukera ematen die egiaztatzeko ea erakundeak betetzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko onura publikoko elkarteen Erregistro eta Babesletzaren aurrean kontuak aurkezteko betebeharra.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:

Espedientea: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Si edo Ley.

 

Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:

 

  1. TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.

+

  1. /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko CIF. 

 

  • DatosConsulta:
    • CIF: Adierazi kontsultatu nahi den Elkartearen IFK. Nahitaezkoa 
    • Anyo: Adierazi zehazki zein urtetan kontsultatu nahi den ea elkarteak kontuak aurkezteko betebeharra betetzen zuen ala ez. AAAA-MM-DD formatua. Aukerakoa 
      • Anyo parametroa ematen bada, adierazitako urtean Elkarteak kontuak aurkezteko betebeharra betetzen zuen ala ez egiaztatuko da. 
      • Anyo parametroa ematen ez bada, Elkarteak gaur egun kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duen ala ez egiaztatuko da; horretarako, azken 4 ekitaldiak aztertuko dira. 

Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak:

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.

-        EstadoResultado:

o   Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa.

Ikusi balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikusi deskribapena 1. taulan.

o   FechaConsulta: Kontsulta zer datatan egin den.  AAAA-MM-DDTHH:mm:ss izango da formatua.  

 

 

Taulan (1 taula), Elkarteek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duen ala ez kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan emandako egoerak deskribatzen dira. 

 

Egoera-kodea 

Egoeraren deskribapena  

0000 

Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu []. 

0227 

Errorea erantzuna sortzean. 

Errore bat gertatu da lagapen-emailearen backoffice-an edo negozioan. 

0 

Gaur egun, Elkarteak betetzen du kontuak aurkezteko betebeharra. 

1 

IFZ bat adierazi behar da. 

2 

Sarrerako parametroak ez dira zuzenak. Ez dago IFZren erregistrorik Datu-basean. 

3 

Hautatutako ekitaldian, Elkarteak ez du kontuak aurkezteko betebeharrik. 

4 

Ez dira kontuak aurkeztu hautatutako ekitaldi ekonomikorako. 

5 

Hautatutako ekitaldi ekonomikoko kontuak aurkeztuta daude, eta berrikuspen-prozesuan daude. 

6 

Ekitaldi ekonomikoko kontuak aurkeztu izanaren espedientea ez da ebazpen baiesle batekin amaitu. 

7 

Ezin da kontsulta egin Erregistroak datu osatugabeak dituelako. 

8 

Azken 4 ekitaldiei buruzko informazioa baino ezin da eskatu. 

9 

Gaur egun, Elkarteak ez du kontuak aurkezteko betebeharrik. 

10 

Gaur egun, Elkarteak ez ditu kontuak aurkeztu, baina aurkezteko epearen barruan dago. 

11 

Gaur egun, Elkarteak ez du betetzen kontuak aurkezteko betebeharra. 

  1. taula. Elkarteek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duten ala ez kontsultatzeko zerbitzuak itzultzen dituen egoera-kodeak.