Eusko Jaurlaritza - Enpresaren datuen kontsulta ROC
Xehetasunak
Enpresa bati buruzko informazio xehatua eskuratzeko aukera ematen du, haren IFK bidez kontsulta eginda.
rrekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako erakundeari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:
- TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.
Eskaera enpresaren IFK bidez bakarrik egin daiteke.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
|
Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak: - DatosTraza: o IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa. o IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa. o FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss. - EstadoResultado: o Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa. Ikusi balio posibleak 1. taulan. o Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. Ikusi deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula), Enpresen Datuen Kontsulta (KEO) zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak deskribatzen dira:
1. taula. Enpresen Datuen Kontsulta (KEO) zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
|
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

