Bizkaiko Foru Aldundia - Pentsio eta Laguntza Ekonomikoetako Kontsulta

Xehetasunak

Pertsona zehatz bati buruzko informazioa eta pertsona horrek azken 2 urteetan kobratu dituen prestazioen zenbatekoa berreskuratzea ahalbidetzen du. Batura ez da inoiz 100 prestazio baino handiagoa izango.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu.  Balio posibleak: Bai edo Legea. Nahitaezkoa

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion

edo

Titularraren Nombre + Apellido1

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

  

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira pentsioak eta laguntza ekonomikoak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoera-kodeak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Adierazitako sarrerako parametroetarako datuak aurkitu dira

0001

Adierazitako sarrerako parametroetarako kointzidentzia bat baino gehiago aurkitu da

0002

100 kointzidentzia baino gehiago daude. Mugatu zure bilaketa

0003

Ez da zehaztu baliozko IFZ/AIZ. 99999999X formatua

0004

Ez da aurkitu daturik adierazitako sarrerako parametroetarako

0005

Sarrerako parametroak okerrekoak dira. Mugatu zure bilaketa.

0006

Eskatutako data-tartea inkongruentea da

0007

Kontsulta, gehienez ere, eskabidearen harrera-data baino 2 urte lehenagotik egin ahal izango da

  1. taula. Pentsioak eta laguntza ekonomikoak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

Taulan (2. taula) deskribatzen dira pentsioak eta laguntza ekonomikoak kontsultatzeko zerbitzuak PensionAyuda nodoan itzulitako prestazioen kodeak.

 

Prestazioa

Deskribapena

8008010

Gizarte-inklusiorako laguntza berezia - Gizarteratzea

8008020

Gizarte-inklusiorako laguntza berezia - Prestazioak eta laguntzak

2002010

Gizarte Ongizaterako Funtsaren pentsioa - Adinekoak

2002020

Gizarte Ongizaterako Funtsaren pentsioa - Ezintasuna

7007110

Prestazio ekonomikoa - Gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko sorospena

7007120

Prestazio ekonomikoa - Beste pertsona baten laguntza jasotzeko sorospena

7007130

Prestazio ekonomikoa - Garraio-gastuak konpentsatzeko sorospena

7007140

Prestazio ekonomikoa - Laguntza mediko-farmazeutikoa

7207210

Kotizaziorik gabeko pentsioa - Baliaezintasuna

7207220

Kotizaziorik gabeko pentsioa - Erretiroa

7207211

Kotizaziorik gabeko pentsioa - BESTE PERTSONA BATEN LAGUNTZA

7207221

Kotizaziorik gabeko pentsioa - BESTE PERTSONA BATEN LAGUNTZA

7300000

Etxebizitza alokatzeko osagarria (kotizaziorik gabeko pentsioa)

  1. taula: pentsioak eta laguntza ekonomikoak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako prestazioen kodeak.

 

 *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan