Lanbide-txartelak kontsultatzeko zerbitzua (EJGV)

Xehetasunak

Kontsultatutako pertsonarekin lotutako lanbide-txartelen zerrenda eta horien indar-egoera kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Titularraren nodoko TipoDocumentacion (NAN/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

   

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • ListaCarnetsET: kontsultatutako IFZrekin lotutako txartelen zerrenda.
    • CarnetET: txartel bakoitzerako datu hauek itzuliko dira:
      • nif: txartelarekin lotutako NAN/IFZ zenbakia.
      • nombre: txartelaren jabearen izena.
      • primerApellido: txartelaren jabearen lehen abizena.
      • segundoApellido: txartelaren jabearen bigarren abizena.
      • seccion: txartelaren atalaren laburdura.
      • descSeccionEs: txartelaren atalaren izena gaztelaniaz.
      • descSeccionEu: txartelaren atalaren izena euskaraz.
      • idCategoria: txartelarekin lotutako kategoriaren kodea.
      • descCategoriaEs: txartelaren kategoriaren izena gaztelaniaz.
      • descCategoriaEu: txartelaren kategoriaren izena euskaraz.
      • descEpigrafeEs: txartelaren epigrafearen deskribapena gaztelaniaz.
      • descEpigrafeEu: txartelaren epigrafearen deskribapena euskaraz.
      • descEstado: txartela zein egoeratan dagoen. (BALIODUNA: uneko txartelen kasuan. BALIOGABEA: iraungitako txartelen kasuan.)
      • fechaCaducidad: txartelaren iraungitze-data (baldin badu).

Data eta ordua formatu unibertsalean (1970eko urtarrilaren 1eko gauerditik zehaztutako datara arteko milisegundo kopurua).

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira lanbide-txartelak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0003

Kontsultatutako dokumentuarekin lotutako txartelak aurkitu dira.

0000

Ez dago kontsultatutako dokumentuarekin lotutako txartelik.

  1. taula. Lanbide-txartelak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.