Lan-ibilbidea kontsultatzeko zerbitzua (GSDN)
Xehetasunak
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian herritar baten lan-ibilbidea kontsultatzea ahalbidetzen du, kontsulta-datatik azken urtekoa.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Balio posibleak: Bai edo Legea. Nahitaezkoa
TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (NAN/AIZ). Nahitaezkoa
Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa
Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak EZ du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.
Integrazio-eskuliburuak “II. eranskina: egoera bateko alta-egunei buruzko argibideak” jasotzen du 34. orrialdean
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira: - DatosTraza: o IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa. o IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa. o FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa. - EstadoResultado: o Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak 1. taulan. o Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (2. taula) zehazten da lan-kontratuen arteko erlazioa eta esanahia.
Taulan (3. taula) deskribatzen dira lan-ibilbidea kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako kodeak
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan. |