Trafikoko Zuzendaritza Nagusia - Gidari baten Zigorren kontsulta
Xehetasunak
Trafikoko Zuzendaritza Nagusien erregistratutako gidari baten zehapenen, indarraldi-galeren eta kondena penalen zerrenda lortzea ahalbidetzen du.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion (NAN/IFZ/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)
Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak ez du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
Ikus deskribapena 1. taulan.
- DatosConductor: informazioa agertuko da kontsultatutako titularrarentzako daturik aurkitu bada.
Ondorengo ataletan jasotzen dira aurkitutako gidariari buruzko datuak banakatzeko erabiltzen diren eskemak.
Ikus datuen deskribapena fitxategi honetan: DatosEspecificos-Retorno-DatosConductor.docx
Taulan (1. taula) deskribatzen dira gidarien zehapenak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []. |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
0 |
Indarrean dauden baimenak aurkitu dira |
Kontsultatutako jabearen datuak aurkitu direnean itzultzen da. |
1 |
Pertsonak ez du aurrekaririk |
Kontsultatutako pertsona DGTn aurkitu ez denean itzultzen da |
1 |
Gertatutako errorearen literala |
Errorea gertatu denean eta eskaera prozesatu ezin izan denean itzultzen da |
2 |
Ez da aurkitu indarrean dagoen baimenik |
Kontsultatutako gidariarentzako daturik aurkitu EZ denean itzultzen da. |
- taula. Gidarien zehapenak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.