Euskadiko eta Nafarroako Foru Ogasunak - Ekonomia jardueren Historikoaren kontsulta

Xehetasunak

Erakunde edo zergadun batek alta emanda dituen edo kontsultatutako ekitaldian zehar gutxienez egunen batez altan egon diren Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) epigrafeak kontsultatzeko aukera ematen du.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

  1. /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2), TipoDocumentacion IFZ, NAN edo AIZ bada; edo + NombreCompleto, TipoDocumentacion IFZ bada.

     +

  1. /DatosEspecificos/Consulta/DatosConsulta/ nodoaren barruko datuak:
    1. Territorio
    2. Ejercicio

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak taulan.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. Ikus deskribapena taulan

 

Jarduera ekonomikoen historia kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira taulan (1. taula).

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0003

TRAMITATUA

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak informazioa itzultzen duenean emango da, informazio horrek kontsultatutako titularraren jardueren datuak izan ala ez.

0314

Baimenik gabeko prozeduraren kodea

Prozeduraren kodeak zerbitzua kontsumitzeko baimenik ez duenean emango da.

0401

Jasotako fitxategiaren egitura ez dator bat eskemarekin.

Igorleak jasotako egitura espero diren datuen eskemarekin bat ez datorrenean emango da.

1. taula. Jarduera ekonomikoen historia kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan