Foru-ogasunak - Ondasun higiezinen kontsulta
Xehetasunak
Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:
a. Errenta-mailako zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa jasotzen du (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik edo, aurkeztu ez bada, hirugarren pertsonek IFZ bati dagozkion errenta-egozpenetatik aterako da.
b. Ondare mailako zerbitzua: bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Hurrengo bi zerbitzuekin osatzen da.
c. Kontu-zerbitzua: pertsona bat titular den finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, bai eta kontu horietako saldoen zenbatekoa ere.
d. Ondasun higiezinen zerbitzua: pertsona baten titulartasuneko ondasun higiezin, hiritar eta landatarrei buruzko informazio xehatua jasotzen du, bai EAEn, bai lurralde erkidean.
Ondasun higiezinen mailan, honako informazio hau eskaintzen da:
Honako informazio hau emango da, datuen kontsulta egin den ekitaldikoa edo azken 5 urteetakoa, EAEn zein lurralde erkidean kokatutako ondasun higiezinena:
- Ondasun higiezinaren kokapen-datuak
- Erabilera
- Katastro-balioa
- Titulartasunaren ehunekoa
- Titulartasun mota
- Azken eskualdatzearen data
- Ekonomia-jarduerari lotua: BAI/EZ
- Ondasun higiezinak atzerrian: BAI/EZ
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
- Titular nodoko TipoDocumentacion + Documentacion
+
- Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu, NAN/AIZ, pertsona fisikoaren kasuan)
edo
- NombreCompleto (IFK/IFZ, pertsona juridikoaren kasuan)
- /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion.
+
- Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu, NAN/AIZ, pertsona fisikoaren kasuan)
edo
- NombreCompleto (IFK/IFZ, pertsona juridikoaren kasuan)
Datu espezifikoak
- Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren ondasun higiezinen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.
- ejercicio: ondasun higiezinak zein ekitalditarako kontsultatzen diren (UUUU). Aukerakoa.
Informatzen bada, preskribatu gabeko azken 5 ekitaldietara mugatuta egongo da. Gainditzen badu, informazioa ukatuko duen mezua agertuko da.
Informatzen ez bada, erantzunaren datuak azken 5 ekitaldiei + uneko ekitaldiari buruzkoak izango dira. (Adibidez: uneko urtea 2019 bada, itzulitako informazioa 2014. urtetik aurrerako (urte hori barne) higiezinei dagokiena izango da).
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- DatosConsulta:
- Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
- ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU). Soilik etorriko da baldin eta eskaeran bete bada.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.
- Ikus deskribapena taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira ondasun higiezinak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
1 |
Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz. |
Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da. |
2 |
Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat. |
Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da. |
3 |
NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean. |
Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean. |
- taula. Ondasun higiezinak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.