Foru-ogasunak - Kontu-mailaren kontsulta
Xehetasunak
Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:
a. Errenta-mailako zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa jasotzen du (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik edo, aurkeztu ez bada, hirugarren pertsonek IFZ bati dagozkion errenta-egozpenetatik aterako da.
b. Ondare mailako zerbitzua: bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Hurrengo bi zerbitzuekin osatzen da.
c. Kontu-zerbitzua: pertsona bat titular den finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, bai eta kontu horietako saldoen zenbatekoa ere.
d. Ondasun higiezinen zerbitzua: pertsona baten titulartasuneko ondasun higiezin, hiritar eta landatarrei buruzko informazio xehatua jasotzen du, bai EAEn, bai lurralde erkidean.
Kontu-mailari dagokionez, honako informazio hau eskaintzen da:
Honako informazio hau emango da:
Kontuaren datuak (IBAN eta banketxearen izena)
- Abenduaren 31ko saldoa
- Azken hiruhilekoko saldoa
- IFZk kontuarekin duen erlazioa
- Jabari osoaren titularra
- Baimenduna
- Gozamenduna
- Jabe soila
- Bestelako onuraduna
- Titulartasunaren ehunekoa
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Titularraren TipoDocumentacion (NAN/AIZ/IFZ/IFK) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia) + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu, NANaren kasuan), edo + NombreCompleto (IFKren kasuan)
Datu espezifikoak
Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren banku-kontuen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa
Ejercicio: banku-kontuen datuak zein ekitalditarako kontsultatu nahi diren (UUUU). Preskribatu gabeko azken 5 ekitaldietara mugatua. Nahitaezkoa
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- DatosConsulta:
- Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
- ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU).
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.
Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira PFEZren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
1 |
Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz. |
Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da. |
2 |
Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat. |
Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da. |
3 |
NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean. |
Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean. |
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.