Foru Ogasunak - PFEZaren kontsulta
Xehetasunak
Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:
- Errenta-mailako zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa jasotzen du (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik edo, aurkeztu ez bada, hirugarren pertsonek IFZ bati dagozkion errenta-egozpenetatik aterako da.
- Ondare mailako zerbitzua: bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Hurrengo bi zerbitzuekin osatzen da.
- Kontu-zerbitzua: pertsona bat titular den finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, bai eta kontu horietako saldoen zenbatekoa ere.
- Ondasun higiezinen zerbitzua: pertsona baten titulartasuneko ondasun higiezin, hiritar eta landatarrei buruzko informazio xehatua jasotzen du, bai EAEn, bai lurralde erkidean.
Aurreko ekitaldiko errenta-datuak ez dira irailera arte kontsolidatzen; horregatik, 2021eko ekitaldiko informaziorik ez da ematen 2022ko irailera arte.
Errenta-mailari dagokionez, honako informazio hau ematen da:
1 ZERGADUNAK PFEZren AITORPENA AURKEZTU BADU
• LEG: Lan-etekin garbiak
o LEG = Lan-etekin gordinak – Gastu kengarriak
• KHGEG: Kapital higigarriaren etekin garbiak
o KHGEG = Kapital higigarriaren etekin gordinak – Gastu kengarriak
• KHZEG: kapital higiezinaren etekin garbiak
o KHZEG = Kapital higiezinaren etekin gordinak – Gastu kengarriak
• EJEG: Ekonomia-jardueren etekin garbiak
o EJEG = Ekonomia-jardueren etekin gordinak – Gastu kengarriak
• OI: Ondare-irabaziak
• ES: Errenta salbuetsiak
• ZOO: Zerga-oinarri orokorra
• AZO: Aurrezkiaren zerga-oinarria
Lortutako guztizko errenta, PFEZri lotua eta salbuetsi gabea
Honako hauek batzearen emaitza izango da:
LEG + KHGEZ + KHZEG + EJEG + OI
Lortutako errentari buruzko informazioa lortzeko beste modu bat, honako hauek batuta:
ZOO + AZO
Lortutako errenta, PFEZri lotua eta salbuetsia, ES atalean adierazitako zenbatekoa izango da (ez da kontuan hartzen aurreko a) eta b) atalen kalkuluan).
Informazio gehigarria:
• Lanaren, kapital higigarriaren, kapital higiezinaren eta ekonomia-jardueren etekinen atxikipenak
• Kuota likidoa
• Aitorpen mota: banakakoa eta baterakoa
• Desgaitasuna edo mendekotasuna: BAI/EZ
• Kenkaria duten seme-alaben kopurua
• Ohiko etxebizitzaren kenkaria: BAI/EZ
• Familia-unitateko kideen identifikazio-datuak
• Alta EJZn: BAI/EZ
2. ZERGADUNAK PFEZren AITORPENA AURKEZTU EZ BADU
• LE: Lan-etekin gordinak
• KHGE: Kapital higigarriaren etekin gordinak
• KHZE: kapital higiezinaren etekin gordinak
• OI: Ondare-irabaziak
• ES: Errenta salbuetsiak
Lortutako guztizko errenta, PFEZri lotua eta salbuetsi gabea, honako hauek batzearen emaitza izango da:
LE + KHGE + KHZE + OI
Lortutako errenta, PFEZri lotua eta salbuetsia, ES atalean adierazitako zenbatekoa izango da (ez da kontuan hartzen aurreko kalkuluan).
Informazio gehigarria:
• Lanaren, kapital higigarriaren eta kapital higiezinaren etekinen atxikipenak
• Alta EJZn: BAI/EZ
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (NAN/AIZ/IFK). Nahitaezkoa.
Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.
Nombre: kontsultatzen den titularraren izena. Nahitaezkoa.
Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena. Nahitaezkoa.
Apellido2: kontsultatzen den titularraren bigarren abizena. Aukerakoa atzerritarren kasuan edo bigarren abizenik ez duten pertsonen kasuan
Datu espezifikoak
Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren PFEZren informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.
Ejercicio: PFEZren datuak zein ekitalditarako kontsultatu nahi diren (UUUU). Nahitaezkoa.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- DatosConsulta:
- Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
- ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU).
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.
Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira PFEZren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
1 |
Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz. |
Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da. |
2 |
Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat. |
Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da. |
3 |
NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean. |
Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean. |
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.