Heriotza Datuen Kontsulta DICIREG (Justizia Ministerioa)
Xehetasunak
Erregistro Zibilaren 3. ataletik (Heriotzak) kontsultatutako titularraren inskripzio-datuak lortzea.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak komunikazio mota sinkronoaren bitartez besterik ezin izango dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai, Legea edo NoOpo.
Kontsultatuko den pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
Titularraren Nombre + Apellido1
Apellido2 datua aukerakoa da soilik baldin eta titularrak ez badauka; kasu horretan true balioa adierazi beharko da datu espezifikoetan.
Datu espezifikoak:
- DatosAdicionalesTitularConsulta: (nahitaezko blokea).
- FechaHechoRegistral: kontsultatutako erregistro-egitatea (heriotza) gertatu zen data. Nahitaezkoa. Formatua: UUUU-HH-EE. Erregistro-egitatearen data ezezaguna bada, nahikoa izango litzateke eskaeraren egungo data zehaztutako formatuan adieraztea.
- AusenciaSegundoApellido: kontsultatutako titularrak bigarren abizena duen adierazten duen marka. Nahitaezkoa. Balio posibleak:
- true Kasu honetan Apellido2 hutsik egon daiteke.
- false Kasu honetan Apellido2 agertu beharko da.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.
Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula), Heriotza Datuen Kontsulta (DICIREG) zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira.
|
Egoera-kodea |
Egoeraren deskribapena |
Noiz itzultzen den egoera/Soluzioa |
|
0000 |
Nahitaezko datuetako bat edo batzuk ez dira behar bezala informatu []. |
Sarrerako datuetan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean erabiliko da. |
|
0 |
Titularraren datuak aurkitu dira. |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta emaileak Erregistro Zibilean erregistratzeari buruzko datuak itzultzen dituenean erabiliko da. |
|
012 |
Errore bat gertatu da eskaeraren egitura baliozkotzean. |
Lagatzailearen negozioan baliozkotze-erroreak gertatzen direnean erabiliko da. Berrikusi bidalitako eskaera. |
|
021 |
Ezin izan da izapidetu eskaera. Datu gehiago behar dira erregistratutakoa identifikatzeko. |
Berrikusi bidalitako eskaera, eta eman kontsulta-datu gehiago. |
|
026 |
Ezin izan da eman eskatutako ziurtagiria. |
• Baliteke datuak falta izatea pertsona aurkitzeko (askotan gertatzen da, NAN/AIZ/Pasaportea adierazten bada eta ez bada aurkitzen; halakoetan, beste datu osagarri batzuk erabiliz bilatzen saiatu behar da) • Baliteke emandako datuak bat ez etortzea erregistratzean adierazitakoekin • Baliteke pertsona bat baino gehiago agertzea emandako datuekin • Eskatutako informazioa ematea eragozten duen beste edozein gertaera. |
|
035 |
Ez dira aurkitu erregistratutakoaren datuak. |
• Erregistratutakoa aurkitzen denean, baina ez eskatutako erregistro-agiria/ziurtagiria, ez DICIREG sisteman, ez INFOREG sisteman. • Eskaeran adierazitako datu guztiak erabiliz kontsulta egin ondoren, sistema gai ez denean erregistro-agiria aurkitzeko, ez DICIREG sisteman, ez INFOREG sisteman. |
|
400 |
Negozio-errore bat gertatu da. {Texto variable} |
Jarri Integratzaile eta Garatzaileentzako Arreta Zentroarekin (CAID) harremanetan. Jarri hauekin harremanetan: Izenpe Nisae, Intzidentziak incidenciasnisae@izenpe.eus |
|
401 |
Errore bat gertatu da barne-moduluan. |
Jarri Integratzaile eta Garatzaileentzako Arreta Zentroarekin (CAID) harremanetan. Jarri hauekin harremanetan: Izenpe Nisae, Intzidentziak incidenciasnisae@izenpe.eus |
|
402 |
Komunikazio-errore bat gertatu da. |
Jarri Integratzaile eta Garatzaileentzako Arreta Zentroarekin (CAID) harremanetan. Jarri hauekin harremanetan: Izenpe Nisae, Intzidentziak incidenciasnisae@izenpe.eus |
|
500 |
Errore bat gertatu da zerbitzuan. |
Jarri Integratzaile eta Garatzaileentzako Arreta Zentroarekin (CAID) harremanetan. Jarri hauekin harremanetan: Izenpe Nisae, Intzidentziak incidenciasnisae@izenpe.eus |
|
501 |
Errore bat gertatu da XPATH bidez bilatzean. |
Jarri Integratzaile eta Garatzaileentzako Arreta Zentroarekin (CAID) harremanetan. Jarri hauekin harremanetan: Izenpe Nisae, Intzidentziak incidenciasnisae@izenpe.eus |
- taula. Heriotza Datuen Kontsulta (DICIREG) Zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

