Euskadiko eta Nafarroako foru-ogasunak edo AEAT - Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta

Gako-hitzak

Xehetasunak

Pertsona fisiko edo juridiko batek zerga-betebeharren ordainketak egunean dituen egiaztatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Komunikazio mota: Síncrona komunikazio motaren bidez bakarrik gauza daitezke zerbitzu honi egindako eskaerak.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Zerga-betebehar generikoen zerbitzuaren kontsulta egiteko 2 tramite edo kontsulta mota daude:

  1. Administrazio publikoen kontrataziorako zerga-betebeharren ziurtagiria.
  2. Laguntzak eta dirulaguntzak eskatzeko zerga-betebeharren ziurtagiria.

 

  • Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

  

Titularraren TipoDocumentacion (IFK/IFZ/NAN/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

+

Titularraren NombreCompleto (nahitaezkoa IFKren kasuan) + (Nombre + Apellido1 + (Apellido2) nahitaezkoak NANaren edo AIZren kasuan).

 

Zerbitzura bidalitako Nº de documento eta Nombres y Apellidos eta/edo Razón Social (NombreCompleto)-ren bidez titularra identifikatu ahal izateko, integrazio-eskuliburuan zehaztutako irizpideak jarraitzen ditu Foru Aldundi bakoitzak.

 

Datu espezifikoak

 

  • DatosConsulta:
    • TipoTramite: kontsultaren xede den ziurtagiri mota adierazten du. Balio posibleak hauek dira: administrazioarekiko kontratuetarako, KONTRATAZIOA; edo laguntzak edo dirulaguntzak eskatzeko, DIRULAGUNTZAK. Nahitaezkoa.
    • Territorio: kontsultatu beharreko titularraren zerga-informazioa duen Foru edo Estatu Ogasunari dagokion probintziaren kodea (lurraldea): AEAT- Estatua (00), Araba (01), Gipuzkoa (20), Bizkaia (48) edo Nafarroa (31).

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa. Eskatzaileak jatorrizko eskaeran bidalitako berbera izango da.
    • FechaCertificado: amaierako erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
    • TipoTramite: kontsultatu den ziurtagiri mota. Balio posibleak KONTRATAZIOA edo DIRULAGUNTZAK
    • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunari dagokion lurraldearen izena. Honako hauek dira balio posibleak: AEAT-Estatua (00), AFA-Araba (01), GFA-Gipuzkoa (20), BFA-Bizkaia (48), edo NFO-Nafarroa(31).

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan

  • MotivosError: (FFAAetara deitutakoan bakarrik informatuko da, eta Emaitza = E bada) kasu partikular bakoitzean aldundiak itzultzen duen akatsaren arrazoiak agertuko dira. Honakoak dira ohikoenak:
    • IFZ beste zergadun bati dagokio/IFZ ez dagokio zergadunari
    • IFZ ez dago jasota
    • IFZ okerra
  • MotivosNoCumple: (FFAAetara deitutakoan bakarrik informatuko da, eta Emaitza = N bada), titularrak haren zerga-betebeharren ordainketak egunean ez izatearen arrazoiak adierazten ditu.

 

  • ObligacionesTributarias: (AEATera deitutakoan bakarrik informatuko da, eta soilik Emaitza = 1000 bada)
    • CodigoCertificado: titularraren egoera adierazten du zerga-betebeharrei dagokienez. Balio posibleak POSITIVO edo NEGATIVO
    • TipoNegativo: baldin eta CodigoCertificado = NEGATIVO bada, negatibotasunaren arrazoiarekin lotutako kode bat adierazten du. Ikus balio posibleak taulan.
    • CausaNegatividad: ziurtagiriaren izaera positiboa edo negatiboa adierazten du. Ziurtagiri negatiboen kasuan, ziurtagiria NEGATIBOA zergatik den adierazten du. Ikus deskribapena taulan.
    • Incumplimientos: ez betetzearen arrazoien datuak biltzen ditu.
      • NumeroRegistrosExistentes: kontsultatutako titularraren kasuan guztira zenbat ez-betetze dauden AEATren informazio-sisteman.
      • NumeroRegistrosFacilitados: erantzunean itzultzen diren ez-betetzeen kopurua (gehienez ere 40).

Ez-betetze bakoitzerako datu hauek itzuliko dira:

  • DatosIncumplimiento:
    • Ejercicio: ez-betetzearen ekitaldia. UUUU

(Adibidez: 2013).

  • Modelo: ez-betetzearekin lotutako zerga-eredua.

(Adibidez: 131, 300).

  • Periodo: ez-betetzearekin lotutako aldia. (Adibidez: 3. hiruhilekoa, 4. hiruhilekoa).

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira zerga-betebehar generikoak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera igorleari bidaltzera iristen ez denean emango da.

1000

Tramitatua.

(Kontsulta AEATri) Aurtengo ekitaldirako ziurtagiriaren izaera positiboa edo negatiboa adieraziko da. Ikus <ObligacionesTributarias> eremuaren balioak

S

Titularrak egunean ditu ordainketak.

(Kontsulta Foru Ogasunei) Zerga-betebeharrak betetzen direla adierazten du; izaera positiboa.

N

Titularrak ez ditu zerga-betebeharrak bete eta, hortaz, ordainketak ez ditu egunean.

(Kontsulta Foru Ogasunei) Zerga-betebeharrak ez direla betetzen adierazten du; izaera negatiboa.

E

Intzidentziak daude.

(Kontsulta Foru Ogasunei) Bidalitako titularraren datuak baliozkotzean Foru Ogasunak erroreren bat hautematen duenean ematen da. Kasu honetan errorearen arrazoien berri emango da.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI BURUZKO OHARRA:

2012ko urriaren 8az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erroreen akats mota berri bat itzultzen du Gipuzkoan altan denbora gutxi daramaten etorkinen eta gazteen kasuan; kasu horietan ezin dute jakin haien zerga-betebeharrak aseta dituzten ala ez.

Kasu horietan 2 erantzun mota eman daitezke, errorearen arrazoi gisa:

-       Ez dago eragiketarik. Ez dago daturik. Ez dago akreditatuta Gipuzkoan helbideratuta dagoenik. (esan nahi du ezin dela jakin zerga-betebeharrak betetzen dituen, ez dagoelako pertsona horren daturik, atxikipenik, zorrik edota aitorpenik, eta ez dagoelako idatziz jasota noiztik den gipuzkoarra)

-       Alta EE/HH/UUUU. Ez dago eragiketarik. Ez dago daturik. (esan nahi du ezin dela jakin zerga-betebeharrak betetzen dituen, ez dagoelako pertsona horren daturik, atxikipenik, zorrik edota aitorpenik; jasota dago noiztik den gipuzkoarra, baina data hori berriegia da eta ezin da ezer ziurtatu).

 

Kasu hauetan, garrantzitsua da egoera honek eragiten dien herritarrei jakinaraztea arazo hori konpondu behar dutela. Horretarako, Gipuzkoako Ogasuneko Zergapekoen Erroldan Alta eskatu behar dute, 030 ereduaren bidez. Aurrez aurre egin behar da eskaera, Ogasunaren edozein bulegotan.

  1. taula. Zerga-betebeharrak kontsultatzeko zerbitzu generikoak itzulitako egoera-kodeak.

Taulan (2. taula) deskribatzen dira ziurtagiriaren egoera NEGATIBOA izateko arrazoiak, ObligacionesTributarias/TipoNegativo/ nodoan itzultzen direnak.

Negatiboa

Negatibotasunaren arrazoiak

A

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren ondorioz.

B

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan.

C

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren eta epe exekutiboan zerga-zorrak izatearen ondorioz.

F

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, Zigor Kodeari buruzko 10/1995 Lege Organikoaren (azaroaren 23koa) 305.1/308.3 artikuluaren arabera epairen bat izatearen ondorioz.

G

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, Zergei buruzko 58/2003 Lege Orokorraren (abenduaren 17koa) 186.1/2 b) artikuluaren arabera zehapenen bat izatearen ondorioz.

H

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

M

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, delitu fiskalaren ondorioz.

N

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren, epe exekutiboan zerga-zorrak izatearen eta delitu fiskalaren ondorioz.

O

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren eta delitu fiskalaren ondorioz.

P

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan eta delitu fiskalaren ondorioz.

Q

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

R

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

S

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

D

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren, epe exekutiboan zerga-zorrak izatearen, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

U

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

V

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

  1. taula. Zerga-betebeharrak kontsultatzeko zerbitzu generikoak itzulitako negatibotasun-arrazoien kodeak eta deskribapena.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.