Hezkuntza eta Kultura Ministerioa - Unibertsitate-tituluen kontsulta
Xehetasunak
Pertsona fisiko bati emandako unibertsitateko titulu ofizialei buruzko informazioa kontsultatzea ahalbidetzen du.
Zerbitzua Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioarekin konektatuko da, horri baitagokio titulu akademikoen datuen kontsolidazioaren eskumena.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Titularraren TipoDocumentacion (NAN/AIZ/IFZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)
Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak ez du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea (nahitaezkoa).
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea (nahitaezkoa).
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data (nahitaezkoa).
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera (nahitaezkoa).
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena (nahitaezkoa).
Ikus deskribapena 1. taulan.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []. |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
0003 |
Tramitatua. |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak titularrak dauzkan tituluen datuak itzultzen dituenean emango da. |
0232 |
Bikoiztutako erregistroak aurkitu dira. |
Bidalitako titularraren datuetarako zenbait kointzidentzia aurkitu dira. |
0233 |
Titularra ez da identifikatu. |
Ez da titularrik aurkitu bidalitako datuekin. |
- taula. Unibertsitateko tituluak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.