Notariotzaren Kontseilu Nagusia - Ahalorde notarialen iraupenaren kontsulta
Xehetasunak
Ahalorde notarial baten iraupenaren gaineko kontsultak egiteko aukera ematen du, hura identifikatuta edo ahalordea eman duen eskritura publikoaren identifikazio-datuen bidez (notarioa, notariotza, protokolo-zenbakia...) edo berariaz helburu horretarako jaulkitako kode baten bidez (CSV).
Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin
Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
COD_NOTARIO + COD_NOTARIA + NUM_PROTOCOLO + FECHA_AUTORIZACION
(Datos Específicos /Consulta/APODERAMIENTO/ID_ESCRITURA)
edo
CSV (Datos Específicos/Consulta/APODERAMIENTO)
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira ahalorde notarialen iraupena kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak, DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan.
Egoeraren kodea |
Deskribapena |
Kode hau noiz itzultzen den |
0003 |
TRAMITATUA
|
Ahalorde notariala existitzen da. |
0227 |
Ezin izan zaio alta eman ahalorde honentzako jakinarazpenak jasotzeko. |
Ahalorde notariala existitzen da, baina alerta-zerbitzuak ezin izan dio alta eman harpidetzari |
10 |
Eskatutako dokumentua ez dagokio inolako ahalorde-emateri |
Ez dago ahalorde notarialik adierazitako datuekin |
11 |
Kontsultatutako dokumentua ahalordea emateko eskritura bati dagokio, baina ezin da haren iraupena kontsultatu, dokumentuaren antzinatasunarengatik. |
2004ko urtarrilaren 1aren eta 2010eko urriaren 1aren arteko baimen-data duen ahalorde notarial bat kontsultatu da; ez dago horrekin lotutako baliogabetzerik erregistratuta, hortaz, ahalordea emateko eskritura bat dela baino ezin da adierazi, baina ez haren iraupena. Informatizatutako Aurkibide Bakarrean 2004ko urtarrilaren 1az geroztik baimendutako ahalordeak eta 2010eko urtarrilaren 1az geroztik baimendutako baliogabetzeak baino ez daude eskuragarri. |
12 |
Emandako CSVa ez dagokio kopia bakar bati ere |
CSV bat adieraziz kontsultatu da ahalorde notariala, baina ez dago CSV hori duen ahalorde notarialik erregistratuta. |
13 |
Baliteke kontsultatutako dokumentua bat etortzea ahalordea emateko eskritura batekin, baina ez dago horri buruzko informaziorik eskuragarri, baimen-data Informatizatutako Aurkibide Bakarra martxan jarri aurretikoa delako. |
2004a baino lehenagoko ahalorde notarial baten gaineko kontsulta egin da eta ez dago horrekin lotutako baliogabetzerik erregistratuta. |
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.