Jaiotze Datuen Kontsulta DICIREG (Justizia Ministerioa)
Xehetasunak
Erregistro Zibilaren 1. ataletik (Jaiotzak) kontsultatutako titularraren inskripzio-datuak lortzea.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak komunikazio mota sinkronoaren bitartez besterik ezin izango dira egin
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Jaiotzei buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak Erregistro Zibilaren 1. ataletik (Jaiotzak) inskripzio-datuak lortzea ahalbidetzen du. Kasu honetan zerbitzuak informazio hau emango du:
- Erregistro-egitatearen datuak.
- Erregistro-datuak.
- Titularraren datu gehigarriak (sexua eta jaiotza-data)
- Gurasoen datuak.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko, kontsultan herritarraren datu hauek adierazi beharko dira:
- Izena, lehen abizena eta bigarren abizena, azken hori baldin eta kontsultatutako titularrak bigarren abizena badu.
- Titularraren datu gehigarriak (erregistro-egitatearen data, bigarren abizenik ez izatea) eta datu multzo hauetako bat:
- I. multzoa: dokumentazioaren araberako kontsulta (dokumentazio mota, dokumentazioa)
- II. multzoa: erregistro-datuen araberako kontsulta (erregistroa, liburukia, orrialdea)
- III. multzoa: beste datu batzuen araberako kontsulta (erregistro-egitatearen herria, jaiotza-data)
Garrantzitsua:
- Datuak dituen erantzuna lortuko dela bermatzeko, II. multzoa edo III. multzoa erabiltzea gomendatzen da. 2009. urtera arte ez da nahitaezkoa izan inskripzioetan dokumentua adieraztea, eta, gainera, digitalizatutako ia inskripzio guztiek ez dute dokumentaziorik. Jaiotzaren kasuan, dokumentazioa erabilita datuak dituen erantzuna lortzeko probabilitatea oso txikia da, jaiotza bat inskribatzen den unean pertsona horrek ez baitauka dokumentaziorik.
- Kontsultan I. multzoko datuak eta beste bi multzoetakoren batekoak adierazten badira, I. multzoa bakarrik kontuan hartuko da erantzuna itzultzeko.
Kontsultatuko den pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
Titularraren Nombre + Apellido1
Apellido2 datua aukerakoa da soilik baldin eta titularrak ez badauka; kasu horretan true balioa adierazi beharko da datu espezifikoen nodoan.
Datu espezifikoak
- DatosAdicionalesTitularConsulta: (nahitaezko blokea).
- FechaHechoRegistral: kontsultatutako erregistro-egitatea (jaiotza) gertatu zen data. Nahitaezkoa. Formatua: UUUU-HH-EE. Erregistro-egitatearen data ezezaguna bada, nahikoa izango litzateke eskaeraren egungo data zehaztutako formatuan adieraztea.
- AusenciaSegundoApellido: kontsultatutako titularrak bigarren abizena duen adierazten duen marka. Nahitaezkoa. Balio posibleak:
- true à Kasu honetan Apellido2 hutsik egon daiteke.
- false à Kasu honetan Apellido2 agertu beharko da.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.
Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira Jaiotzen Erregistro Zibila kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []. |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
0003 |
Tramitatua. |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak Erregistro Zibileko inskripzioaren datuak itzultzen dituenean emango da. |
0005 |
Ez da aurkitu daturik. |
|
0006 |
Sartutako bilaketa-patroiarekin ezin da erantzun bakarra lortu. |
|
- taula. Jaiotzen Erregistro Zibila kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.