EJZren altak kontsultatzeko zerbitzua (Nafarroako Foru Ogasuna)
Xehetasunak
Erakunde edo zergadun batek alta eginda dituen ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ) epigrafeak kontsultatzea ahalbidetzen du.
Zerbitzua Nafarroako Foru Ogasunarekin konektatuko da, horri baitagokio EJZren datuen kontsolidazioaren eskumena.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Titularraren TipoDocumentacion (/IFK/NAN/AIZ/IFZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)
+
Ejercicio: kontsultatuko diren ekonomia-jardueren (altak zein bajak) ekitaldiari dagokion urtea. Formatua: UUUU.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira Nafarroako EJZren altak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []. |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
0003 |
TRAMITATUA |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak informazioa itzultzen duenean emango da, informazio horrek kontsultatutako titularraren jardueren datuak izan ala ez. |
0314 |
Baimenik gabeko prozeduraren kodea |
Prozeduraren kodeak zerbitzua kontsumitzeko baimenik ez duenean emango da. |
0401 |
Jasotako fitxategiaren egitura ez dator bat eskemarekin. |
Igorleak jasotako egitura espero diren datuen eskemarekin bat ez datorrenean emango da. |
- taula. Nafarroako EJZren altak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
Taulan (2. taula) deskribatzen dira Nafarroako EJZren altak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/Cabecera nodoan itzulitako kodeak.
codRet |
Deskribapena |
0 |
Identifikatu den titularrak baditu ekonomia-jarduerak |
1 |
Titularra ez da identifikatu Nafarroako Ogasunean (berrikusi zergadunaren identifikazio-datuak). |
2 |
Titularrak ez du ekonomia-jarduerarik (mezuak dioen moduan, titularrak ez du ekonomia-jarduerarik). |
- taula. Nafarroako EJZren altak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako negozio-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.