Nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzeko zerbitzua.
Xehetasunak
Pertsona fisiko baten nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzea.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu).
Datu espezifikoak
Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren nomina-ordaintzaileen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- DatosConsulta:
- Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren lurraldeari dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48). Aukerakoa errorea gertatzen bada.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
Ikus deskribapena 1. taulan.
- MotivosError: errorearen arrazoiak baldin eta Resultado = E Aukerakoa.
- Empresas: (soilik baldin eta Resultado = S bada). 1 eta n arteko erregistroko zerrenda bat itzultzen du. Empresa erregistro bakoitzak datu hauek ditu:
- nifEmpresa: titularra lanean duen enpresaren edo enpresaburuaren IFK/IFZ.
- nombreEmpresa: titularrak lan egiten duen enpresaren izena edo izen soziala.
- domicilioFiscal: titularrak lan egiten duen enpresaren egoitza fiskala.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []. |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
S |
BAI, titularrak jasotzen du soldata, alokairua edo pentsioa. |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak zergadunaren nomina-ordaintzaile den/diren enpresaren/enpresen datuak itzultzen dituenean emango da. |
N |
Titularrak EZ du jasotzen soldatarik, alokairurik edo pentsiorik. |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta titularrak nominarik jasotzen ez duenean emango da. |
NC |
Titularra ez da agertzen zergadun gisa sistema igorlean. |
Titularra igorlearen datu-basean ez dagoenean emango da. |
E |
Gorabeherak daude. |
Bidalitako datuen kontsultan igorleak erroreren bat detektatzen duenean emango da. Kasu horretan informazioa agertuko da errorearen arrazoietan. |
- taula. Nomina-ordaintzaileen datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.