Eusko Jaurlaritzako -Bide-helbide elektronikorako komunikazio-datuen kontsulta

Gako-hitzak

Xehetasunak

Kontsultatutako titularraren DEV datuak kontsultatzeko aukera ematen du.

DEV Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Helbide Elektronikoa da; bizitoki birtual bakarra, eta edozein pertsona fisikok edo juridikok bertan jasoko ditu zirkulazioko eta bideko segurtasun arloan dituen jakinarazpen ofizialak.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

 

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

  1. /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion

  

Dokumentu mota eta -zenbakia jakinarazita, DEV Komunikazio-datuak Kontsultatzeko zerbitzuak ez du kontuan hartuko izen eta/edo abizenen gainerako datuak iristen zaizkion. Kontsultatutako dokumentu-zenbakia DEVen (Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren Helbide Elektronikoa) baldin badago, zerbitzuak Erantzuteko Datu Espezifikoak Itzultzeko nodoan, jasotako dokumentu-zenbaki horretarako zerbitzuak sisteman dituen izena eta harremanetarako datuen berri emango du.

 

Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

*Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:.
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

 

  • DatosContactoDEV: DEV helbidean Alta emandako erabiltzailea topatu baldin badu soilik emango du:

 

  • NumDocumento: kontsultaren xede den dokumentu-zenbakia.
  • NombreUsuario: Erabiltzailea DEV helbidean erregistratzeko erabilitako izena. Aukerakoa.
  • CorreoElectronico: Erabiltzaileak DEV helbideko ohartarazpenak, jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzen dituen posta elektronikoko helbidea. Gehienez 3 posta elektronikoko kontu itzul ditzake puntu eta komaz bereizita. Aukerakoa.
  • TelefonoMovil: Erabiltzaileak DEV helbideko ohartarazpenak, jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzen dituen telefono-zenbakia. Aukerakoa.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira DEV komunikazio-datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Resultado

Egoeraren deskribapena

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

A

ERABILTZAILEA DEV-EN ALTA EMANDA

B

ERABILTZAILEA DEV-EN ALTA EMAN GABE

  1. taula DEV Komunikazio-datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.