Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra - Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta
Xehetasunak
Pertsona fisiko edo juridiko batek Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak egunean dauzkan egiaztatzea ahalbidetzen duen zerbitzua.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (/IFK/NAN/AIZ/Pasaportea). Nahitaezkoa.
Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.
NombreCompleto: kontsultatzen den titularraren izen osoa edo izen soziala. Nahitaezkoa IFKren kasuan.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: erantzunaren egoera-kodea. Nahitaezkoa. Balio posibleak hauek dira: S, N, E. Ikus balio posibleak taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
Ikus deskribapena 1. taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira GSDNarekiko betebeharren ordainketa egunean edukitzea kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
S |
Titularrak egunean dauzka Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak. |
N |
Titularrak ez dauzka egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketa-betebeharrak. |
E |
Esparru espezifikoko erroreren bat gertatu da. Ikus balio posibleak 2. taulan.
|
- taula. GSDNarekiko betebeharren ordainketa egunean edukitzea kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
Errore-kodea |
Errorearen deskribapena |
0251 |
Dokumentazio mota ez da zuzena. |
0252 |
Dokumentazioa ez da zuzena. |
0253 |
Pertsona fisiko edo juridikoak identifikatzaile nagusi bat baino gehiago ditu.
|
0254 |
Pertsona fisikoa edo juridikoa ez dago enpresaburu gisa inskribatuta Gizarte Segurantzaren sisteman.
|
0255 |
Pertsona fisikoa edo juridikoa enpresaburu gisa inskribatuta dago Gizarte Segurantzaren sisteman, baina ez du CCC nagusirik esleituta Gizarte Segurantzaren sistemako erregimen bakar batean ere.
|
0256 |
Ostalariaren erantzuna ez da ezagutu. |
- taula. GSDNak itzulitako errore espezifikoak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.