Elkarreragingarritasun zerbitzuen katalogoa

Internet(contenidos.inter)
5 emaitza.
  Dokumentazioa
  • Honi buruz: NISAE
  • Banako erroldaren datuak kontsultatzeko zerbitzua (EAEko udalak).

    Elkarreragingarritasun zerbitzua

    Zerbitzu honek herritar baten bizilekuari edo erroldari buruzko datuak kontsultatzea ahalbidetzen du, haren erroldatze-txartela aurkeztu beharrik gabe. Kontsulta egiten den unean erroldan inskribatuta dauden pertsonak bilatuko ditu zerbitzuak. Zerbitzua Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin konektatuko da, horiei baitagokie errolda-datuen kontsolidazioaren eskumena.

  • Errolda historikoaren datuak kontsulta (EAEko udalak).

    Elkarreragingarritasun zerbitzua

    Herritar batek gehienez ere kontsultaren data baino 10 urte lehenagotik izan dituen bizilekuak eta erroldan egin dituen alta/baja mugimenduak kontsultatzea ahalbidetzen du. Kontsultaren datak egungo datatik edo herritarrak administrazio-tramite edo -prozedura baterako aurkeztutako eskabidearen datatik hurbil egon beharko du.

  • Bizileku-errolda kontsultatzeko zerbitzua (EAEko udalak)

    Elkarreragingarritasun zerbitzua

    Pertsona baten bizilekuaren datuak kontsultatzeko aukera ematen du, baita bizileku horretan bertan bizi diren edo ziren gainerako bizilagunen datuak ere, hau da, data jakin batean kontsultaren xede den bizilekuan inskribatutako pertsonak itzuliko ditu.

  • Denbora-tarte batean etxebizitza jakin batean erroldatutako biztanleen zerrenda ezagutzeko aukera ematen du, etxebizitza bakoitzerako bakarra den katastro-erreferentziaren arabera zehaztuta.
    Elkarreragingarritasun zerbitzua
    2018/01/02
     
  • DSBErako bizileku-erroldaren datuak kontsultatzeko zerbitzua.

    Elkarreragingarritasun zerbitzua

    Herritar batek kontsultaren data baino urtebete lehenagotik izan dituen bizilekuak eta bizileku horietako bakoitzean bizi izan den aldietan pertsona titularrarekin bizi izan diren gainerako biztanleen datuak kontsultatzea ahalbidetzen du.

5 emaitza.