MINIMIS dirulaguntzak eta laguntzak BDNSn kontsultatzeko zerbitzua (IGAE)
Xehetasunak
Eskatutako aldian herritar, enpresa edo erakunde bati emandako eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (BDNS) erregistratutako dirulaguntza eta laguntza publikoak, MINIMIS araua aplikatzen zaienak, itzultzen ditu. Aldi horrek ezin du 3 urte baino luzeagoa izan; aldirik adierazi ezean, azken 3 urteetako emakida guztiak itzuliko dira.
Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: Zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
- /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion eta Documentacion
+
- /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko Pais.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
Ikus deskribapena 1. taulan
Taulan (1. taula) deskribatzen dira MINIMIS dirulaguntzak eta laguntzak BDNSn kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [] |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
2000 |
BDNSn ez dago emandako identifikazio-datuekin bat datorren informaziorik erregistratuta. |
|
2006 |
Eskaerak daten iragazkia badu, bi datak adierazi behar dira. |
|
2103 |
Hasierako datak amaierako dataren berdina edo lehenagokoa izan behar du. |
|
2201 |
BDNSn ez dago MINIMIS araua aplikatu zaion dirulaguntza-emakidarik hasierako dataren eta amaierako dataren artean. |
|
2202 |
Hasierako eta amaierako daten artean MINIMIS arauak eragindako dirulaguntzak jaso ditu, X euroko zenbateko totala zutenak. |
Kontsultatutako titularrarentzako datuak aurkitzen direnean informatuko da. |
2303 |
Hasierako dataren eta amaierako dataren arteko aldiak ezin du izan 3 urte baino luzeagoa. |
|
- taula. MINIMIS dirulaguntzak eta laguntzak BDNSn kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan