Eusko Jaurlaritza - Euskal Autonomia Erkidegoko Babesletzaren (EJGV) aurrean onura publikokotzat hartutako fundazioek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duten ala ez kontsultatzea.
Xehetasunak
Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzen dituzten organoei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea emateaz arduratzen diren foru-administrazioei aukera ematen die egiaztatzeko ea erakundeak betetzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko onura publikoko fundazioen Erregistro eta Babesletzaren aurrean kontuak aurkezteko betebeharra.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzuari kontsulta egin ahal izateko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: Zerbitzuari kontsulta egiteko xedea edo izapidea.
- IdExpediente: Eskabideari edo kontsultaren xede den dokumentuaren zenbakiari lotutako identifikatzailea edo espediente-zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: Kontsultatuko diren datuen jabearen baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta hori baimentzen badu. Balio posibleak: Si edo Ley.
Hona hemen kontsultarekin erlazionatutako pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak:
- TipoDocumentacion + Documentacion, DatosGenericos/Titular/ nodotik.
+
- /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko CIF.
Eskaera-mezuan, informatuta egon beharko du DatosEspecificos/Consulta nodoak.
Jarraian, Kontsulta nodoan sartutako eremuak zehazten dira:
- Consulta:
- CIF: Adierazi kontsultatu nahi den fundazioaren IFK. Nahitaezkoa.
- Anyo: Adierazi zehazki zein urtetan kontsultatu nahi den ea elkarteak kontuak aurkezteko betebeharra betetzen zuen ala ez. AAAA-MM-DD Aukerakoa.
- Anyo parametroa ematen bada, adierazitako urtean fundazioek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen zuen ala ez egiaztatuko da.
- Anyo parametroa ematen ez bada, fundazioak gaur egun kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duen ala ez egiaztatuko da; horretarako, azken 4 ekitaldiak aztertuko dira.
|
Honela bistaratuko dira kontsultaren datuak: - DatosTraza: o IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa. o IdSolicitud: Izapidetu den eskaerari lotutako eskabide-identifikatzailea. Nahitaezkoa. o FechaCertificado: Erantzuna izapidetu den data. Nahitaezkoa. Formatua: AAAA-MM-DDTHH:mm:ss. - EstadoResultado: o Resultado: Erantzunaren errore- edo erantzun-kodea. Nahitaezkoa. Ikusi balio posibleak 1. taulan. o Descripcion: Erantzunaren errorearen edo egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. Ikusi deskribapena 1. taulan.
- FechaConsulta: Kontsulta zer datatan egin den. AAAA-MM-DDTHH:mm:ss izango da formatua. Taulan (1 taula), fundazioek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duen ala ez kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan emandako egoerak deskribatzen dira.
1. taula. Fundazioek kontuak aurkezteko betebeharra betetzen duten ala ez kontsultatzeko zerbitzuak itzultzen dituen egoera-kodeak. |

