Bizkaiko Foru Aldundia - Aparkatzeko txartelaren datuen kontsulta

Xehetasunak

Herritar baten aparkatzeko txartelaren datuak kontsultatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion

                                         edo

/DatosGenericos/Titular/ nodoko Nombre + Apellido1 + (Apellido2) + /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko FechaNacimiento

                                                           +

/DatosEspecificos/Consulta/ nodoko FechaConsulta (aukerakoa da, baina lagatzaileak eskatzen du, haren negozioan bilaketa egiteko)

 

FechaConsulta: Kontsulta zer dataren inguruan egingo den. Aukerakoa da, baina lagatzaileak eskatzen du, haren negozioan bilaketa egiteko. UUUU-HH-EE formatua.

FechaNacimiento: Kontsultatu beharreko titularraren jaiotze-data. Nahitaezkoa titularraren dokumentu-zenbakia eta mota adierazi ezean. UUUU-HH-EE formatua.

 

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak taulan.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. Ikus deskribapena taulan

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Aparkatzeko txartelaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Emaitzaren kodea

Emaitzaren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

NISAEtik itzuliko da, sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean.

Atributos/Estado/CodigoEstado = 0254

Atributos/Estado/LiteralError = Ez da eman eskaera tramitatzeko behar den gutxieneko informazioa.

0000

Adierazitako sarrera-parametroentzat aurkitu diren datuak / Datos encontrados para los parámetros de entrada indicados.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, eskaera ongi tramitatu denean eta kontsultatutako titularraren datuak aurkitu direnean.

Atributos/Estado/CodigoEstado = 0003

Atributos/Estado/LiteralError = TRAMITATUA

0001

Baterakidetasun bat baino gehiago adierazitako sarrera-parametroentzat / Más de una coincidencia para los parámetros de entrada indicados.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, kontsultatutako titularraren datuetan baterakidetasun bat baino gehiago topatzen direnean.

0004

Ez da daturik aurkitu adierazitako sarrera-parametroentzat / No se han encontrado datos para los parámetros de entrada indicados.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, kontsultatutako titularraren daturik aurkitzen ez denean.

0008

Aukeratu sarrera-parametroen konbinazio egokia / Elija una combinación adecuada de parámetros de entrada.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean.

0009

Dataren formatua ez da zuzena. Sartu UUUU-HH-EE / El formato de fecha no es correcto. Introduzca DD-MM-AAAA.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, kontsultan adierazitako datak ez duenean espero den formatua.

0010

Ez da zehaztu dokumentu baliodun mota bat / No se ha especificado un tipo de documento válido.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, kontsultan adierazitako dokumentu mota ez denean balioduna.

0011

Ez da zehaztu dokumentu-formatu baliodunik zehaztutako dokumentu-motarako / No se ha especificado un formato de documento válido para el tipo de documento especificado.

Lagatzaileak (BFA) itzultzen du, kontsultan adierazitako dokumentuaren formatua ez denean balioduna.

  1. taula. Aparkatzeko txartelaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan