Arabako Foru Aldundia - Prestazio Ekonomikoen Kontsulta (GOFE)
Xehetasunak
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erabiltzaile baten prestazio ekonomikoekin erlazionatutako datuak kontsultatzea.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
/Datos Genéricos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion
+
NAN zenbakia
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- DatosConsulta:
- tipoDocumentoIdentificacion
- numeroIdentificacion: kontsultatu beharreko hirugarrenaren IFZ.
- codTercero: taxi-bonuarekin lotutako hirugarrenaren zenbakia.
- numeroInternoAdministrado: kontsultatu beharreko hirugarrenaren kodearekin lotutako administratuaren barne-zenbakia
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
- MotivosError: errorearen arrazoiak. Aukerakoa.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen prestazioak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0003 |
Tramitatua |
Igorlearekin behar bezala kontaktatu denean emango da. Haren erantzuna kontuan hartu gabe. |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi. |
Eskaeran nahitaezko datu baten edo gehiagoren berri eman ez denean emango da. |
- taula. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen prestazioak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.