Enpresen datuak kontsultatzeko zerbitzua

Xehetasunak

Enpresa bati buruzko informazio zehatza lortzea ahalbidetzen du, haren IFKren arabera edo KEO zenbakiaren arabera (Kontratisten Erregistro Ofizialeko enpresaren inskripzio-zenbakia) kontsultatuta.

rrekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

  1. TipoDocumentacion + Documentacion

edo

  1. ROC

Eskaera egiteko enpresaren IFKren arabera edo KEOko (ROC) identifikatzaile baten arabera egin daiteke kontsulta. Eremu horiek baztertzaileak dira, hots, eskaeran bietako bat adierazita badago, bestea ez da adierazi behar.

 

TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (IFK). Nahitaezkoa KEOko identifikatzailea adierazten ez bada

 

Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa KEOko identifikatzailea adierazten ez bada

 

ROC: enpresaren identifikatzailea, Kontratisten Erregistro Ofizialak emana. Kontratisten Erregistro Ofizialeko enpresaren inskripzio-zenbakia da. Nahitaezkoa, baldin eta Titular nodoan IFK adierazita ez badago.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • DatosConsulta: soilik eskaeran bidali bada.
  • ROC: kontsulta egiteko erabili den enpresaren identifikatzailea.

Kontratisten Erregistro Ofizialeko enpresaren inskripzio-zenbakia da.

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Enpresen datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

S

Enpresa erregistratua aurkitu da.

N

Enpresa erregistratua EZ da aurkitu.

E

[Codigo_Devuelto_Por_El_Emisor] – Descripcion_Devuelta_Por_El_Emisor

  1. taula. Enpresen datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

Taulan (2. taula) adierazten dira enpresarekin erlazionatuta egon daitezkeen pertsona moten kodeak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

S

Ahaldun solidarioa

M

Ahaldun mankomunatua

L

Ahaldun solidario mugatua

C

Aholkularia

CG

Aholkulari nagusia

ID

Idazkaria

I

Informatikaria

  1. taula. Enpresen datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako pertsona motaren kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.