Desgaitasun-datuak kontsultatzeko zerbitzua (Foru-aldundiak)
Xehetasunak
Pertsona baten desgaitasun-datuak kontsultatzeko aukera eskaintzen du.
Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
/DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion
edo
/DatosGenericos/Titular/ nodoko Nombre + Apellido1 + (Apellido2) + /DatosEspecificos/Consulta/DatosAdicionalesTitular nodoko FechaNacimiento
Horrez gain, /DatosEspecificos/Consulta nodoko CodigoComunidadAutonoma eta CodigoProvincia ere zehaztu beharko dira.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:.
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.
Ikus balio posibleak 1. taulan.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.
- Ikus balio posibleak taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira Desgaitasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi. |
Eskaeran nahitaezko datu bat edo batzuk adierazi ez direnean emango da. |
0 |
Badago desgaitasun-ziurtagiria |
Titularra badago kontsulta egindako probintzian eta, gainera, desgaitasun-espediente bat du. |
1 |
Adierazitako titularraren datuekin ez dago inor erregistratuta |
Titularra ez dago kontsulta egindako probintzian. |
2 |
Ez dago desgaitasun-ziurtagiririk |
Titularra badago kontsulta egindako probintzian, baina ez du desgaitasun-espedienterik. |
5 |
Emandako datuekin titular bat baino gehiago dago.
|
Igorritako sarrera-datuekin bat datozenak bat baino gehiago dira. |
6 |
Kontsultatutako pertsona desgaitasun-gradua berrikusteko prozesuan dago. Informazio gehiago jasotzeko, jar zaitez harremanetan Balorazio atalarekin. Telefono-zenbakia: XXX
|
Espedientea berrikuste-prozesuan egoteko arrazoiak honako hauek izan daitezke: 1. Dokumentazioa jaso gabe. 2. Dokumentazioa eskatu gabe. 3. Hitzordua eman gabe. 4. Azterketara aurkeztu gabe. 5. Balorazioa egin gabe. 6. BOPAk hitzordua eman gabe. 7. Kanpoko probak jaso gabe. 8. Artxibatu gabe. 9. Epaia jaso gabe. 10. Kontseilaritzara txostenak bidali gabe. 11. Berrespenik gabe. 12. Tinkotasunik gabe. 13. Definitu gabe. |
- taula. Desgaitasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.