Arabako Foru Aldundia - Mendekotasun datuen Kontsulta (GOFE)
Xehetasunak
GOFEko erabiltzaileen mendekotasun-datuak kontsultatzeko aukera eskaintzen du.
Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
TipoDocumentacion + /DatosGenericos/Titular/ nodoko dokumentazioa
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
Taulan (1. taula) deskribatzen dira GOFEko erabiltzaileen mendekotasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
0003 |
Tramitatua |
Igorlearekin behar bezala kontaktatu denean emango da. Haren erantzuna edozein izanik ere. |
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi. |
Eskaeran nahitaezko datu bat edo batzuk adierazi ez direnean emango da. |
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.